Cajun musika oinarri hartuta sortu zen Arakajun, Zarautzen, 90eko hamarkadaren amaieran. Louisianako (AEB) frantziar jatorriko biztanleek festarako sortutako musika hautatu zuen seikoteak taula gainera igotzeko, eta, lehen maketa kaleratu ondoren, bigarren diskoan rockerantz egin zuten, zydeco musikari ere bide emanez eta cajun musikari bluesaren elementuak erantsiz.