Jatabeko taldeak 2023an hasi zuen bere ibilbidea. Pop kutsuko punk-rock doinuak dira nagusi kantuetan, gitarra hots garbiak eta erraz gogoratzeko moduko koruak. 2024ko Gaztea maketa lehiaketan entzuleen saria eskuratu zuten. Iruñeko Tatxers eta Borla taldeekin alderatu izan dute taldea. Ager Garai (gitarra eta ahotsa), Gorka Argaluza (ahotsa), Berart Gartzia (baxua eta ahotsa), Isemene Pellejero (gitarra eta ahotsa) eta Mikel Muruaga (bateria) kideek osatzen dute.