Arkaitz Artola Arnaiz donostiarraren proiektua da Argazki Bat Behelainoan musika taldea. Aspaldi sorturiko sehaska kantuetan oinarrituta, ‘Lo’ izeneko lan berria aurkeztu du. Iraupen laburrekoa da, zortzi abesti ditu, eta egilearen hitzetan, “bilduma minimalista eta sedatzailea” da.