2014.11.06
Argoitia neba-arrebak

Argoitia neba-arrebak

  • 1966 - 1976

Atzera

Irune ta Andoni Argoitia
play_buttonadd_button
 

Irune ta Andoni Argoitia

1968 - Cinsa


  • Euskal-Herri maitea(Luis Aguilé)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Txanbolin(Saquito)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Umetxoaren amesak(Herrikoia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Ikusi mendizaleak(Hitzak eta musika: Sabin Gereño)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: SG


Iraupena: 12' 27


Argi kodea: CIN-151


PARTAIDEAK

  • Irune Argoitia, ahotsa eta gitarra
  • Andoni Argoitia, ahotsa eta bandurria

GRABAZIOA

Phillips-Fonogram estudioa (Madril)


LAGUNTZAILEAK

  • Xabier Villaverde, 12 sokako gitarra, rekintoa
  • Gabriel Rozales, gitarra elektrikoa
  • Joaquin Laria, baxua

GENEROA

Andoni (Ondarroa, 1951) eta Irune Argoitia (Ondarroa, 1949) neba-arrebak jaioterriko antzokian agertu ziren jendaurrean kantari lehen aldiz. “Normala zen antzokian zenbait obra aurkeztea. Baina askotan tramoia konplikatuak zeuzkaten eta denbora behar zuten eszenatokia aldatzeko. Orduan hutsune horiek betetzeko zer edo zer kantatzeko esan ziguten. Eta hor agertu ginen arreba eta biok praka motzetan. Nik 13 urte nituen, eta arrebak 14″ (1). Irunek gitarra jotzen zuen eta Andonik bandurria; biek abesten zuten.

Argoitia anai arrebak

Zornotzako Karmeldarren ikastetxean (Bizkaia), 1968ko maiatzean.

Berehala lortu zuten oihartzunaren seinale, lehen urte eta erdian ehun emanaldi inguru egin zituen bikoteak, herrietako euskal jaietan gehienak. Xabier Gereño idazle eta kazetariak Zeruko Argia astekarian egindako kalkuluaren arabera, emanaldi horietan 200.000 lagunetik gora bildu ziren. 1967. urtearen amaieran, Bilboko Santiago Apostol ikastetxeko antzokian lehen aldiz abestu ondoren, lehen disko txikia grabatu zuten, eta Gereñok berak zuzendutako diskoetxeak argitaratu zuen, Cinsak. Astebetean agortu ziren argitaraturiko mila aleak, eta 1967ko Gabonetatik apirila bitartean hiru milatik gora ale saldu ziren, Gereñok berak Anaitasuna aldizkarian idatzi zuenez. Diskoan jasotako bost kantuen artean “Maitasun itzak zegoen, Joan Manuel Serrat abeslari katalanaren “Paraules d’amor” kantuaren moldaketa, Xabier Letek euskaraturik. Halaber, 1967an Eurovision jaialdia irabazi zuen kantua, “Puppet on a string“, Martin & Coulter bikote eskoziarrak sortua eta Sandie Shaw kantariak abestua, euskaraz grabatu zuten “Txoriburuak sokan” izenburuarekin. “Lehen diskoa Bilbon grabatu genuen, Vox dendaren entresueloan. Hor zeukaten estudio txiki bat, txiki eta bajua, ezin ginen zutik egon, makurtuta grabatu behar izan genuen disko hau. Disko txikia zen baina fabrikatzean 33rpm egin zuten eta akats handia izan zen: ezin genuen jukebox edo diskomakinetan jarri. Orduan bigarren bat grabatu genuen berehala Bilboko diskoteka batean”, gogoratu zuen Andoni Argoitiak elkarrizketa batean (1).
1863

Portugaleteko Abra jaialdian, lehen saria eskuratu ondoren, 1970ean.

1968an beste bi disko txiki grabatu zituzten, Bilboko Seis Estrellas dantzalekuan lehenengoa eta Madrilgo Fonogram estudioan bestea, eta, aurrekoan bezala, atzerriko modako kantuen euskarazko bertsioak (Bakardadea Frank eta Nancy Sinatrarena, “Jauna zergaitik…), euskal kantu herrikoiak (Maite, maite, Umetxoaren ametsak…) eta eurentzat propio idatzitakoak jaso zituzten. Arrakastarik handiena baina, Ikusi mendizaleak Sabin Gereñok euskaraturiko kantuarekin lortu zuten. Halaber, Abrako lehen sariketa irabazi zuten 1968an. Jaialdietan jotzen gelditu barik jarraitu zuten hurrengo urteetan, haien kantuak egunero entzuten ziren zenbait irratitan, baina 1972ra arte ez zuten beste diskorik kaleratu. Laugarren disko txikia, azkena, Herri Gogoa diskoetxearen estudioan grabatu zuten, Donostian, eta lehen aldiz kantu guztiak eurek sortutakoak ziren, Andoni Argoitiak sortutakoak hain zuzen ere.
1861

Zizurkilen, 1970. urtean, elizaren ondoko frontoian.

Grabatutakoez gain, beste hainbat abesti ematen zituzten Argoitia neba-arrebek kontzertuetan: “Aitorren hizkuntza zaharra”, “Ein dantzan”, “Ibili zintzo”, “Lore bat”…

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) El Tubo, 51. zenbakia, 1994. urtea