2026.09.14
Aria

Aria

  • 2023
  • Donostia
  • Pop-rocka

Atzera

Uhara

Atzera

Dantzaren iraultza

Vals hau zuretzako

Esku zauri, ahots eri.
Gure arteko doinuarekin
dantzan ari naiz ni.

Bihotz habi.
Bat edo bi?
Taupada bakoitzaz hurbilago gara,
jada elkarrekin.

Zuretzako vals hau dator,
zu nahi zaitudalako nire alboan
eta ez beste inor.
Eta ez beste inor.

Begi irri, dirdira hari.
Bizitzak elkarlotu gaituela
ospatzeagatik.

Zuretzako vals hau dator,
zu nahi zaitudalako nire alboan
eta ez beste inor.
Eta ez beste inor.
Eta ez beste inor.
Eta ez beste inor.

Zubia hausten bada noizbaiten,
zure usaia ahaztu baino lehen,
gogora dezagun hau egia dela,
eta apal eman ditzagun eskerrak.
Betirako.