Arima Soul 2020an Zarautzen jaiotako musika proiektua da, Mikel Unzurrunzaga Schmitz, artistikoki Makala edo DJ Makala bezala ezaguna, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Bere proposamenak soul, R&B, funk eta jazz-groove estiloak uztartzen ditu. Bere errepertorioan batez ere euskaraz abestutako konposizio propioak daude, baina baita Marie ‘Queenie’ Lyons, Gil Scott-Heron eta beste artista batzuen bertsioak ere. Proiektuak Insaustiren ahots indartsua eta Makalaren ibilbide musikal zabala uztartzen ditu, eta dagoeneko EP bat, hainbat single eta estudio-album paree argitaratu ditu, Elkar, Subterfuge, Vinilos Enlace Funk eta Orrua Diskak zigilupean.