Aritz Mendiola Ardanza musikari eta aktorearen proiektua da Armola. Go!azen telesailean egin zen ezagun, eta, LauKatu taldeko kide izateaz gain, Mixthetika elektronika kolektiboan ere hartzen du parte. 2026an kaleratu du Armola izenarekin sinatu duen iraupen luzeko lehen diskoa: Ortzemugak Sutan. Elektronika indieko lan horretan, kantu lasaiak bildu ditu bereziki: pop ukituak dituzten hamabi kantu.