Aro

Aro

  • Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

(E)negarrenez hegoak

Irristan doaz azkar amildegira
malko arrastoan deus ez diren desirak
behin haren jabe izan ziren begi beltzen
betileetan kateatuta geratu nahi zuten.

Baina lurrundu ziren....

Negualdi harek hiru urtaro bete
begi beltzek mina deserriratu nahi zuten
ta enegarrenez negarrez zirauten haien
malkoek ernatuko zituzten, loratuko zituzten...

Inoizko hegorik sendoenak.