Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa Beherea dira Arramazka taldeko kideen jaiolekuak. 2009an sortu zuten proiektua, eta ordutik bi disko argitaratu dituzte: Arramazka (2010) eta Argilunpetan (2012). 2011n, gainera, Palestinan izan ziren Biladi Hadi elkartasun brigadarekin, eta abesti bat grabatu zuten DAM taldeko eta Rim Banna rap abeslariarekin, hainbat kontzertu ere emateaz gain.