Euskal Herrian eta munduan 48 urtez kantuz aritu da Arrantzaleak abesbatza, eta dozena bat disko kaleratu. Andaluziara egindako bidaia batean sortu zuten Hazparneko kolegioan eta Cantau lizeoan zebiltzan bospasei gaztek. 2016an egin zuen taldeak azken kantaldia, Ziburuko Leo Lagrange klubean.