80ko hamarkadako punk-rock ilun eta malenkoniatsua dakar gogora Gipuzkoako Arrotzak taldea. 2016an kaleratu zuten lehen lana, taldearen izen berekoa, kasete formatuan; 2018an, Lurzoru hotzetik diskoa kaleratu eta bira luzea egin zuten Europan barna: Euskal Herrian, Frantzian, Alemanian, Txekiar Errepublikan, Austrian, Eslovakian, Hungarian, Kroazian eta Italian eman zituzten kontzertuak.