Donostiako (1991) musikaria da Asier Beramendi. 2014an Eraul taldearen maketa izango zena grabatu zuen Suedian bizi zen artean. Euskal Herrian taldea osatu ondoren, Iraultza izeneko estreinako diskoa kaleratu zuen 2017an. Egun bakarkako ibilbidean murgilduta dago. Bluesa, soula eta folk amerikarra lantzen ditu bereziki, betiere popez jantzirik. Musika elektronikoarekin elkarrizketan ematen ditu orain bere kantuak. Idatzi poetikoak makulu gisa erabiltzen jarraitzen du, zuzeneko heterogeneoa, koloretsua eta intimoa bezain indartsua eskainiz.