2022.11.19
Asla

Asla

  • 2016
  • Pop-rocka

Atzera

Leihoak

Beldurra

Egunero moduan, beldurrez zikindurik bazterrak,
berez ditugunekin
nahikoa izango ez bagenu bezala,
garunak bizitzeko grinen
kartzela erraldoi bihurtuz,
geure buruen preso
betirako bilakatu gaitezen.

Aspaldi emandako
azken pausu ausartaren oinatza,
birrintzeko gai ginen harkaitzetan dago
fosil bihurtua.
Beldurrak, ahots-kordetatik tiraka,
batu ditu ezpainak,
begiraden lagun ez daitezen izan
gehiago gure hitzak.

Ezezagunari aukera bat eman
eta arrunt bihurtu,
berezkotasunarekin kolore berri bat asmatu.
Erosotasun erraz eta egokitutik ihes egin,
egunero beldur eta muga berri bat irauli.