2022.11.19
Asla

Asla

  • 2016
  • Pop-rocka

Atzera

Leihoak

Desioen irla

Nire ametsak paper-zati batean idatzi
eta botila batean itsasora jaurti egin ditut,
desioen irlaruntz,
ezer ez inor ez dagoen lekurantz,
desioak baino ez.
Ilusio eta itxaropenen makuru,
irudimen eta ametsen gotorleku.

Egia bihurturik bueltatu
edota bertan hilik betirako gelditzeko,
marea eta korronteen esku,
nire ilargiak sortu ditzakeen
olatuen menpe.

Zoritxar eta dulantziz beteriko
itsaso mugagabearen erdi-erdian galduta,
kostaldera noiz bueltatuko zain.

Egia bihurturik bueltatu
edota bertan hilik betirako gelditzeko,
marea eta korronteen esku,
nire ilargiak sortu ditzakeen
olatuen menpe.