2022.11.19
Asla

Asla

  • 2016
  • Pop-rocka

Atzera

Leihoak

Kantatu

Mundu bat aparte, musikaren oihua;
adierazpen modu mugaezina,
harrapatu nau bete-betean.
Ameslari bakartia bihurtzean,
gauero abesti xumeak nire logelan.

Hainbeste gauza esateko dauden honetan,
ahantzitako doinu hori bezala
ezerezean galdu ez daitezela
abesteko ditudan hitz guztiak.

Sentitzen dudana kantatu nahi dut
eta kantatzen dudana sentitu.

Adierazpen modu mugaezina,
harrapatu nau bete-betean.
Ameslari bakartia bihurtzean,
gauero abesti xumeak nire logelan.

Musikarik gabe ezin naiz bizi,
barnean daramat beti, zuekin.
Eta ez dago gauza ederragorik:
nire abestia konpartitzea zuekin.

Sentitzen dudana kantatu nahi dut
eta kantatzen dudana sentitu.