2022.11.19
Asla

Asla

  • 2016
  • Pop-rocka

Atzera

Leihoak

Leihoak

Mundu desberdinak ikusten ditugu
gure begiak diren leihoetatik.
Denok gaude etxe berean, baina bakoitzak
leiho desberdinetik begiratzen du.

Leiho ilunak, irekiak, argiak, itxiak...
baina ez dago denentzako leihorik.
Batzuk ezin dute mundua ikusi
begiratu ezin dutelako;
beste batzuk, aldiz,
euren leihotik begiratu ahal izan arren
ez dute ezer ikusten.

Ireki daitezela leiho guztiak,
eraiki leihorik ez dutenentzat.
Mundua ikus dezagun guztiok batera,
leiho berdinetik begira.