2022.11.19
Asla

Asla

  • 2016
  • Pop-rocka

Atzera

Leihoak

Odolez zikinduriko dirua

Haizeak iragarri du
olatuek itsasoan idatzi dutena:
kresalarekin
hilotzak badirela kostaldean milaka.

Batzuen gutizia, besteen ihesa,
arma-jokoen festa honetan
zeru griseko argien distirak
ez dira koloretakoak.

Lau bulegotan asmatutako gerran,
milaka bizitzen galera
odolez zikinduriko diruaz garbitzen da.

Armiarma* dago portuan,
salatzen bertatik bidaltzen dena,
arpilatzea ez baita negozio bakarra
eta bakea, iruzurra.

Kontatzen ez digutena,
ederki estaltzen dutena,
da errudunak beraiek direla,
eta dena hemen hasten dela.

Lau bulegotan asmatutako gerran,
milaka bizitzen galera
odolez zikinduriko diruaz garbitzen da.

 

* Armiarma Bilboko Talde Feminista Antimilitarista da. 2017ko abenduaren 16an, Euskal Herriko Mugimendu Feministako ehunka emakume Bilboko portuan kateatu ziren gerren aurka protesta egin eta arma-bidalketak salatzeko.