Death metal eta doom doinu distortsionatu eta pisutsuak dira Hondarribiko Atxurra taldearen oinarria. Nestor Uranga (baxua) eta Garikoitz Arroyo (baxua) Horzun taldeko kideekin batera aritzen dira Atxurran Carlos Osejo (gitarra) eta Unai Baseta (ahotsa) musikariak ere. 2025ean kaleratu zuten lehen lana: Mailu / Iltze / Buru.