Trikitia eta pop-rocka oinarri hartuta, 2014. urtean sortu zen Bizkaiko Atzekabe taldea. 2015eankaleratu zuten lehen diskoa, Amets baten istorioa izenekoa, eta 2017an argitaratu zuten bigarrena, Gure Bidea, Taupaka elkartearekin. Taldeko Unai Etxebarria trikitilariak bakarkako bideari ekin zion 2019. urtean.