Bizkakiko heavy metal taldea da Auritz, Mikel Bizar (ahotsa), Gorka Bizar (gitarra), Kapi Guarrotxena (gitarra eta ahotsa), Jorge Murillo (baxua) eta Oier de Pedro (bateria) kideek osatua. 2018an, Laino eder hori disko kontzeptuala kaleratu zuten, metal opera deitu izan zaiona: Esa maravillosa niebla liburuari laguntzen dio diskoak, eta Maren eta Auritz ama-semeen istorioa kontatzen du, Auritz semeari autismoa diagnostikatu ondorengoa.