2017.06.05
Autobus Magikoa

Autobus Magikoa

  • 2015
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Reggaea, Ska

Gipuzkoa Zutik

Gauza gehiegi ditut orain zuei esateko,
kantua motz geratzen zait barren guztia husteko.

Zuen ahotik irteten den gezur bakoitzeko,
gogoa areagotzen zait zuei lepoa mozteko.

AHTa batetik, erraustegia besteko,
hemen Gipuzkoa Zutik zuei kontra egiteko.

Ahoa ixten digute inork ez kantatzeko,
baina zer egingo dute gure ideiak kentzeko?

Txakurrak ekartzen dituzte guri zaunka egiteko,
zaunka txiki hoiekin gu pixka bat beldurtzeko.

Oraindik falta zaie esaldi hau ikasteko,
dena galdua duenak dena du irabazteko.

Hemen gaude donostin, kapitalaren kultura,
ongi etorriak izan aberatsen mundura.

Beraien paradisura begiratu ingurura,
gutxi batzuk aberasten herriaren kontura.

Gezurra telebistak esaten duna,
toki guztietan salgai jasangarritasuna.

Egiaren zentsura nahi ez duguna,
pertsona horiek dira ama lurraren kutsadura,
gizartearen kutsadura...

Baina ez gara bakarrak, aurki dezagun iparra
herria salbu ikusi arte, ez dut moztuko bizarra!
Beraien zeruan, ez dira ikusten izarrak
guztiok sortu dezagun, gure herriaren biharra.

Gipuzkoa Zutik kendu digutelako eskubidea eskutik,
Gipuzkoa Zutik, ez da leloa bakarrik.
Gazteak ikusten ditugu mugitzeko egarri,
kontzientzia larri asko kalean,
ez dugu amore emango beraien aurrean,
denok hasi garelako lanean eta,
Gipuzkoa Zutik jarri guztion artean.