2017.06.05
Autobus Magikoa

Autobus Magikoa

  • 2015
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Reggaea, Ska

Beste egun bat

Beste egun bat zugan pentsatzen,
zalantzen gainetik zalantzak jartzen,
maite nauzun edo ez dut nik dudatzen,
dudatzen... ta aldi berean konfiatzen...
Ez dakit sentitzen dudana azaltzen,
zurekin neska zaila dut nik asmatzen.

Beti gogoan dut zure begirada,
ezin ahaztu gure lehenengo besarkada,
elkar gaudenetik desberdina izan da,
berriz gu biok elkartuko al gara?

Reggae musika begiak itxita,
zuri kantatzeak sortzen didan irrika,
ez arduratu, goazen zatika,
erre dezagun askatasunaren pipa.-

Ez dut aurkitu, iñun zu bezelako iñor,
behar zaitudanin beti zaude hor,
batzutan xuabe, besteetan gogor,
hainbestetan motel ta hainbestetan bizkor.