2017.06.05
Autobus Magikoa

Autobus Magikoa

  • 2015
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Reggaea, Ska

Denbora

Denbora badoa eta ez dator,
reggae musikarekin Oiartzundik gatoz,
hator, hator mutil etxera,
badator Autobus Magiko berdea,
botzen duen kea, guk dugun bidea,
abentura mordoa, bizimodu askea,
gu erregeak gara, sortzeko algara,
gure amosa irrifarra...

Gu gozatzen gaude, ta zu non zaude?
musika debalde herriaren alde,
badago talde nahikoa,
denbora badoa eta ez da nahikoa...

Zenbat droga... Txarrena denbora,
beti bere bila ta beti badijoa.
Zenbat droga... Txarrena denbora,
beti gehiago nahi ta inoiz ez da nahikoa.

Diruaren esklabu, tximuaren gatibu,
eguneroko dosia, erosi behar baitu,
egunero horrela, okerrago bestela,
bere hurrengo etxea, izango da kartzela...

Halaxe da bizitza, aurkitu nahi dut hitza,
denak ongi pasa nahian baina gaizki gabiltza...

Zenbat droga... Txarrena denbora, (...)

Beharrezkoa zara, bihotzaren taupada,
zu gelditzen zarenean zerura joango gara,
eta gure rutina, egunero berdina,
mundu hontako pertsonak aspertzeko egina,
Beti zoaz bueltaka ta zure tikitaka,
erritmorik galdu gabe bere flowa badauka.

Zenbat droga... Txarrena denbora, (...)

Behin igoaz zerura, ahaztuaz lurra hura,
denoi hasiko zaigu bigarren abentura,
etor zaitez barrura, erregeen mundura
ze reggae musikarekin, sortzen dugu lilura,
etzazu egin duda, ta zabaldu mundura...

Autobus magikoan denbora gelditu da!

Zenbat droga... Txarrena denbora, (...)