2026.09.28
Azax

Azax

  • 2025
  • Triki-popa, Elektro-folka
Giputxi

Giputxi

  • Zuzendaritza, edizioa eta kolorea: Gabriel Mozo

Atzera

Zu al tzea?

Atzera

Giputxi

  • Zuzendaritza, edizioa eta kolorea: Gabriel Mozo

Giputxi

Giputxi...

Azpeiti, Zarautz, Eibar, Mutriku, Oñati, Zaldibi
Ta beste danak?

Azpeiti:
Zubiye pasa ta gora Izarraitz mendiye
onena Xoxote puntan gaztaie ta ogiye
elegantzi asko dao, faltsokei mordue
azpeitiano, azpeitiana hau dek hau kuadrue.

Zarautz:
Malekoia eta golfa surferuan flowa
olatuak ta giriyak neguan helaua,
maria goian danian jantzi txaparrua
barkua amarratzea Oriyoko portua

“Giputxi, mundu hontan gu bezelako gutxi.”

Eibar:
Zatarra itxea jun ta zatarrau ezin da
eguzkixa zure billa nunbaitx galdu ein da,
metalak eta armak eguneko ogixa
Untzagako poteuak du zapore grixa.

Mutriku:
Alde baten zazpi pixu ta bestian hiru
Saturrarango hondartzia ez al da Ondarru?
Aldapa pillua baña danak ohitxuta
sasoian ez dauana dabil joditxuta.

Oñati:
Aitta ta ama primuak Arantzazura fan
amabirjiñia ikusi xuau santuaixo puntan
gertuen dauen herrixa egun erdi oñez
Mondrauera fan ezkero baltza gasik be ez

Zaldibi:
Txindoki mendiñ babesen mondeju usaien
arkakuso ondroso abelera earren
alkandora berrikiñ hor dabil haundikeriñ
astizkenen eosita Ordiziko periñ!

“Giputxi, mundu hontan gu bezelako gutxi.”