Unai Azkarate musikariaren (Bergara, 1980) proiektua da Azkaiter Pelox. Ikasle garaian, Londrestik gertu bizi izan zen, Erasmus beka bat tarteko, eta hango musikari ingeles eta irlandarrekin kolaboratzen hasi zen. Kanta originalez osaturiko zazpi disko argitaratu ditu zenbait talderekin: lehehengo biak, Fly Shit taldearekin; aurrerago, 2006an, folk-akustikoa lantzen zuen talde bat osatu zuen, Mahaster River. 2024an kaleratu zuen Azkaiter Pelox izenarekin lehen diskoa, Batera hegan izenekoa.