2021.05.20
Azken Sustraiak

Azken Sustraiak

Betiko argia

Iluntasuna hurbil dago, beti apur bat gehiago
Espero ez denean dator dena irensteko asmoz
Iluntasuna hurbil dago, baina hoberena opa dieten lagunen
babes mugagabeak ez dit erortzen uzten

Bihar batera ez bagaude gaur zer emango genuke
aharien antzera eztabaidan galdutako denboraren truke?
Elkar eutsi gaitezen askatasunez zeharo mozkortu arte
Heriotzaren menpe koldartu behar bagara goazen
orainaren ordainaz guztia argitzen

Izena duten malkoek loratutako zuhaitzen adarrez
egindako sugarrez iluntasuna uxatzen