2021.05.20
Azken Sustraiak

Azken Sustraiak

Goierri

Kantatzen hastera goaz Goierriko istoriak, herri txikien elkarlana
Baserritar jatorritik kalekume bihurturik, baina lurrari atxikirik

Nondik gatozen ulertu gabe nora goaz?
Gure aiton amonen kondairetan, elezahar ahaztuetan datza sorterriak

Ataunen igarri da jentilen etorrera, Beasainen Mari bueltan da
Basoak suntsituta ikusteaz nazkatuta beraien etxea babestera

Txindoki eta Aizkorri bailara honen zaindari gure izaera bermatu dadin
Izana sustraiturik, ama-lurra aitzindari
Goi-lurretan Goierri

Bazter hauek erein dute nigan loratu den guztia
Erroa eta geroa batzen dituen ildoa
Lehen herritik harrira, orain harritik herrira