2021.05.20
Azken Sustraiak

Azken Sustraiak

Odol ituna

Gure odol ituna, harro sortu duguna, ondo dakigu bereziten anaia edo laguna
Gure odol ituna, askotan epaitua, besteek huts egitean gehiago sendotua

Aldatuko ez ginela zin egin gabe batera

Gure odol ituna, lanerako kemena, urteekin frogatzen da zer den leialtasuna
Gure odol ituna, musika-anaitasuna, segi dezagun indartzen askatzen gaituena

Bizitza osoa elkarren alboan
Zerbeza gazia eta rockanrolla gure lokarri, grin eta euskarri
Jarrera eta ganoraz tinko gureari

Batasun honen oinarrizko zutabe, ekintza hitzaren jabe
Ahaztu gabe nondik gatozen, sena ez da itzaltzen

Inoiz ez dugu onarpenik bilatu
Elkarrekiko dugun errespetua ardatz hartuta jarraituko dugu elkarbanatzen pausoa