Azken Sustraiak Beasainen sortu zuten The Sinners taldeko bi kidek, 2017. urtean. Urte hartan bertan kaleratu zuten iraupen luzeko lehen lana, punk-oi! estiloan: Azal berri bat. 2019an etorri zen bigarrena, Utopian gara aske izenekoa. Kaleratu duten azken diskoarekin (Goierri), lehen aldiz Euskal Herritik kanpo eman dituzte kontzertuak, Madrilen, Errioxan, Galizian eta Asturiasen.