2026.09.30
B.O.T.H.

B.O.T.H.

  • 2020
  • Punk-rocka
Ihesean

Ihesean

  • Bideoa: Ane Cuesta

Atzera

Ihesean

  • Bideoa: Ane Cuesta

Atzera

Kontrakultura

Atzera

Itzalpean

Oihukatuko dut

Loreak lurraren kontra erortzean altxatu dut burua
ez dut adorerik munduari aurpegira begiratzeko
bihotz barruan ditudan pieza hautsiak konpontzeko
isiltasuna bete ezinik baina bakardadean aukitzen zaitut inoiz baino gertuago

Gauaren babesean hiriko argien berotasun isilean
barruan dudan minak mututu arren oihukatuko dut

Berriro argitu du egun ilunak bizitzaren irribarre krudelenean
zenbat besarkada zenbat musu zure berotasunik ez dutenak
indartsu izaten erakutsi zenidan baina amore eman dut berriz ere eraikin grisaren aurrean
tristetasunean galtzen naizen bitartean

Burua bueltaka milaka eztabaiden oroitzapena
esandakoez damutu naiz baina
malkoak irri bihurtuko dira denbora aurrera doan heinean
azkenean aurkitu dut bakardadeari aurre egiteko kemena
ohartu naiz ez dela gure azken agurra noizbait elkartuko garela

Gauaren babesean hiriko argien berotasun isilean
barruan dudan minak mututu arren oihukatuko dut