Utopiazko mundu bat saltzen digute egunero
baina badakigu milaka pertsona hiltzen direla gauero
ezkutuan gorde nahian munduaren norabidea
gizartearen barneko iluntasunak beldurra ematen du eta
Politikarien barre algarak ikusten ditugu pantailetan
munduaren beste aldea bonba hotsez betetzen dutenean
Titular faltsuak sortzearen abilezi gordina
krudeltasunez beteriko egunak isilpean gordeaz
Egia absolutuetatik egia itsuetara
gezurrak jainko bilakatu dituzte haien mesedetara
kontrola ezina dena manipulatzen dute
haien zaborra irensten dugun arte