Babilonia Bilbon ere badagoelako sortu zuten Babilbon kolektiboa Bilboko eskarmentu handiko zenbait musikarik. Besteak beste Akatz, Priscilla Funk eta Potato taldeetan aritu dira. Jamaikako doinu zaharrak eguneratu nahian, hip-hop doinuz eta musika beltzaren beste kolore batzuez janzten dituzte kantuak, garbizaletasunetik urrun.