2026.09.30
Bakelite

Bakelite

  • 2011
  • Rocka
Merkatura

Merkatura

Egilea: Juan Roller

Atzera

Azeriak

Atzera

Merkatura

Egilea: Juan Roller

Jariatu

Jariatu, jariatu, jariatu, jariatu

Jariatu naiz, ihes egin barik
Jariatu nahi dut, galdu barik
Jariatu naiz, ihes egin barik
Jariatu nahi dut, negar barik

Jariatu naiz, ihes egin barik
Jariatu nahi dut, galdu barik
Jariatu naiz, ihes egin barik
Jariatu nahi dut, negar barik

Mendi hodeitsuak / aldapa luzeak / lletasia / lanbro sarratua / madame Missel …
Oinak biluzik / orraztu barik / eguzkia arpegian / irribarre bat / madame Missel …

Ikasi dut jariatzea ez dela galtzea edo ihes egitea,
Begiak eta arima zabalik izanda ibiltzea baino;
Oin azpian lur sendoa eraikitzen ari naiz
Haizeak norabidez aldatu arren ez jausteko.

Olatuak harrapatu nau behin da berriz
Baina bere korrontea entzuten ari naiz,
Duen erritmoa ulertzen,
Nire gainean hausten den olatu bakoitza eskertzen ari naiz.

Ez dut zerumuga kontrolatu nahi
Baina egunero luzatzen ditut nire arraunak,
Eta zaintzen dut nire arnasa hartzeko modua,
Mareak harrapatzen nauenean
Helmuga edo itsaz- ertz seguruena ni neu naizela jakinda,
Beldurrik gabe aurrera egitearen plazerra iratzartu eta
Bizitza ez dela menperatzen, dantzatzen eta eskertzen baino, ikasten jarraitzen dut.

Jariatu naiz, ihes egin barik
Jariatu nahi dut, galdu barik
Jariatu naiz, ihes egin barik
Jariatu nahi dut, negar barik