2018.10.04
Baldin Bada

Baldin Bada

  • 1986 - 1996
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Hardcorea, Punka

Atzera

Erraien iraultza
play_buttonadd_button
EROSI

Erraien iraultza

1995 - Esan Ozenki


  • Kezko gortina(Hitzak: Mentxu Pastor-Musika: Baldin Bada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Erraien iraultzan(Hitzak: Mentxu Pastor-Musika: Baldin Bada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Harremanetan(Hitzak eta musika: Baldin Bada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gosea eta heriotza(Hitzak eta musika: Baldin Bada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Konponezina(Hitzak eta musika: Baldin Bada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gure egitekoa(Hitzak eta musika: Baldin Bada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Sutan dago bera(Hitzak eta musika: Baldin Bada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Landa ezazu zeure hazia(Hitzak eta musika: Baldin Bada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ilargia eta bizitza(Hitzak eta musika: Baldin Bada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Isilka-misilka(Hitzak eta musika: Baldin Bada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Amets desiragarriak(Hitzak: Mentxu Pastor-Musika: Baldin Bada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Mass media(Hitzak eta musika: Baldin Bada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 48' 27"


Argi kodea: EO-056 CD


Azala: Joseba Ponce


PARTAIDEAK

  • Pablo Susperregi 'Katu', ahots nagusia, gitarra
  • Oskar Gonzalez, gitarra nagusia, ahotsa
  • Kandi Fernandez, teklatuak, eskusoinua, ahotsa
  • Santiago Ruiz, baxua, ahotsa
  • Iban Zugarramurdi, bateria, ahotsa

GRABAZIOA

Elkar estudioa, 1995eko otsaila


SOINU TEKNIKARIA

Cesar Ibarretxe


EKOIZLEAK

Baldin Bada, Cesar Ibarretxe


GENEROA

Rocka

80ko hamarkadaren hasieran, Irun rock eta punkaren abangoardia izan zen, musika arloari dagokionez. Kortatu, Vomito eta Anti Regimen taldeei beste bat gehitu zitzaien 1986an: Baldin Bada. Erresuma Batuko punk musika ardatz nagusitzat harturik, Kortaturen antzera, ska eta oi! giroetan abiatu zituzten lehen pausoak. Taldearen estetika ere gisa horretakoa zen: ile motza, kasik larru-arras moztua, bota militar beltzak eta uhalez loturiko galtza estuak. Azkar batean hasi zuten musika bidaia, hein handi batean Kortaturen ondoan egindako emanaldiei esker.

2988

Pablo Susperregi “Katu”, Baldin Badako gitarrista eta abeslaria. (Aitor Arregi “Txisto”)

Taldea hasieran honela osatuta zegoen: Daniel Riaño Buitraker (gitarra, ahotsak), Kandi Fernandez (teklatua, ahotsak), Roberto Txatxin (bateria), Edorta Rastaman (baxua, perkusioak), Santiago Ruiz Gatxet (baxua), Pablo Susperregi Katu (gitarra, ahotsa). Garai hartako taldeen alboan, Baldin Badak bazuen berezitasun bat: teklatuen erabilpena. Zuzeneko emanaldiak eskaini eta gero, laster iritsi zen taldearen lehen diskoa: Lur azpian bukatuko duzue (Soñua, 1986). Jadanik Irungo bandak tokia egina zuen euskal musikagintzan. Lehen lan hura disko mitikoa izan zen. Hor biltzen dira Baldin Badaren kantu esanguratsuenak: “Bizi nahi dut”, “Ibilaldia“, “Jo ta ke” eta “Gernika koka-kola“, “Gernikako arbola“-ren punk moldaketa. Baldin Bada talde gaztea zen, kale girokoa, eta aldarrikapena eta umorea ez ziren falta haien hitzetan. Taldearen ibilbidean gehien saldutako diskoa izan zen.

1987an, Egin egunkariaren hamar urteak ospatzeko kaleratu zen Bat, bi, hiru… hamar disko bikoitzean, Baldin Badaren “Ibilaldia” agertu zen, garai hartako puntako beste 20 musika talderekin batera. Tartean, La Polla Records, RIP, Cicatriz, Zarrapo eta Zer Bizio ziren.

2989

Lehen urteetako kontzertu batean. (Aitor Arregi “Txisto”)

Lehen diskoa kaleratu eta gutxira, norabide aldaketa nabaria izan zen Irungo bandan. Zenbait taldekide aldatzearekin batera, musika norabidea ere aldatu zen, eta metal doinuetara hurbildu ziren. Hala, giro horiek nagusi zirelarik iritsi zen taldearen disko beltza, Baldin bada(Oihuka, 1990). Ordurako laukote bihurturik, eta teklaturik gabe, gogortu egin zen musika planteamendua, nahiz eta Hilik eta tempo erdiko halako kantu izugarriak bildu lan horren barnean.

Orduan, taldeko sortzaile eta teklatu jotzaile Kandi Fernandezek taldea utzi zuen, eta urte batzuk geroago bueltatu zen. Denbora tarte horretan, zenbait musika talderen alboan ibili zen: Madrilgo Vallecas auzoko Ska-P, Sustraia, Minxoriak…

1991n, Lurralde kolpatuak (Oihuka) kaleratu zen. Lan horretan ere aldaketa bat gertatu zen taldekideen artean; hain zuzen, gerora ezagun bihurtuko zen Iban Zugarramurdi 17 urteko gaztea (Su Ta Gar, Fjord, Esne Beltza…) bateria jotzera sartu zen taldean.

69

Bigarren diskoa grabatu zuten musikariak.

1995ean, lau urteko isilunea apurtuz, taldeak estudioko azken lana grabatu zuen. Erraien iraultza diskoan (Esan Ozenki, 1995), aurretik finkaturiko norabidea berretsi zuten, musika eragin berriei toki eginez. Taldearen azken hatsa zen: Baldin Badaren azken kontzertua 1996ko ekainean izan zen, diskoa argitaratu eta urtebete eskasera.

2004. urtean, Irungo AEK-ko beteranoak disko bilduman, “Euskara ala ez gara” abestia grabatu zuten, herriko beste 15 talderekin batera, 14. Korrikaren harira. Urte bereko abenduan, Hatortxu Rock elkartasun jaialdian aritu ziren, zuzeneko kontzertu bakar bat ematen.

Euskal Herriko rock musikaren historiarako ezinbestekoak diren kantu batzuk atera dira Baldin Badaren akordeetatik. Garai batean, “Ibilaldia” kantua plaza taldeek ere jotzen zuten herrietako jaietan. Bestetik, Betagarri talde gasteiztarrak “Baldin bada” ereserkia grabatu zuen 80/00 diskorako. Egun, oraindik ere Betagarriren kantu zerrendan ezinbestekoa da kantu hori.

Testua: Koldo Otamendi