Ondarroako pop-rock taldea 1987. urte inguruan sortu zen, eta hogei urteko ibilbidea izan zuen, taldekide aldaketa batzuekin. Tarte horretan, lau maketa, bi disko eta Hor Konpon taldearekin partekatutako split bat kaleratu zituzten. 2007an eman zuten azken kontzertua.