Denbora da, ez zaitudala ikusi,
ez al zara irtetzen betiko lekutik?
Huts dago taberna baina jendez beterik
seinale baten zain nago oraindik.
Geldi egon gaitezen
seinalea entzun arte. (x2)
Netanek jarri du berriz abesti hori
dantzan ikusi zaitut piztuta dagoen argi bakarraren azpin.
Agerpen bat dirudizu,
zuregana hurbildu naiz baina
konturatu naiz ez zarela
itxoiten ari nintzen seinale hori
bilatzen jarraituko dut.
Geldi egon gaitezen
seinalea entzun arte (x2)