Hostoetan idatziak iada ez du balio
hurrengo urterako.
Lurrak irentsi ditu, haizeak eraman
eta guri ahaztu egin zaigu.
Horrenbeste damu orain
akatsak ahaztu nahian
iragana ezabatuz.
Beldurrez beterik kondentauko ote naizen
berriz dena bizitzera.
Kristalezko kapsula batekin,
denbora makina bat egin dut
baina oraingoz bakarrik
aurrerantz eginen du.
Loak hartu nau,
noiz esnatuko naiz?
Ea ahazten diren
nor nintzen.