Nola, begiratu dezakezu hola,
ispiluko isladan barna
Pizti bat ikusten dut, bada
Beldur dena askotan eta hortaz
ezkutatzen da, ezkutatzen da.
Zauri itxi gabeko mina dirudi
Odol gosez ibiltzen da beti
Eta aurre egitean bakarrik
Aske izaten da, aske izaten da.
Oraindik hor barrenean zauela sentitzen dut
hobe ezagutu nahi zaitut eta ihes egingo dut.
Zaila da ulertzen, onartzen ispilu aurrean
pizti hau ere zu zeu zarenean.