Bergaran sortu zen Barne Guda taldea, euskal punk-oi! mugimenduaren historian hain garrantzitsua izan den herri horretan. Nolanahi ere, rock-and-rollaren doinuak ere badira haien kantuetan. Newroz taldearen hondarretatik sortu zen taldea, 2019an Jainkoen heriotza EPa ondu, eta 2020an kaleratu zuten lehen diskoa, Itzalpeko argiak.