Donostiako Buenavista auzoko Buenawista elkartetik 90eko hamarkadan sortutako talde berrien eztandan jaio zen Barrakos. Taldekideen artean Julen Atorrasagasti eta Iker Illarramendi zeuden, gerora Nuevo Catecismo Catolico taldeko (NCC) musikariak izango zirenak. 1990ean Buenavista biurrikeri jokoak maketa atera zuten, kasete formatuan; Artza Records zigiluak berreskuratu, eta 2022an biniloan berrargitaratu zuen, Los Fresas taldearen beste maketa batekin batera.