Gauaren itzaletan Jarauta kaletik
ezezagun artean, nora zoaz?
Taberna itxiko dute ta zu galdurik zaude
banago zure espero, nondik zaude?
Lainoaren artean, zaudela badakit
nigandik ihesean, egon geldi!
Barraren beste aldean, begi bihurri batzuk
urduri jartzen naute, hantxe zaude!
Ta esaidazu, belarrira...
goxo berotzen edozein kantoietan
Ta esaidazu, belarrira...
amets gaizto guztiak joanen direla
Gauaren itzaletan Jarauta kaletik
ezezagun artean, nora zoaz?
Atzera begiratu ta berriz naiz sentitzen
farolekin bakarrik, hitz egiten!
Zure ezpainen hotzbero, bihotza mintzen nau damutzen naiz gauero, ezin heldu!
Baina ezin nuke ulertu, zer den maitasuna
zure begien preso izan gabe!
Ta esaidazu, belarrira...
goxo berotzen edozein kantoietan
Ta esaidazu, belarrira...
amets gaizto guztiak joanen direla
Sugegorri, pozoi txuri!
Nire desiren bekatua zara
Sugegorri pozoi txuri!
Nire ametsen deabrua zara
Sugegorri, pozoi txuri!
Nire desiren bekatua zara
sugegorri pozoi txuri!
Nire ametsen deabrua zara