2026.10.05
Barride

Barride

  • 2026
  • Punka

Larrungo trenbidea (feat. Kimetz)

Haiz, barne su haiz
beldurraren etsaia, ausardi bete haiz
maiz, galdetu haiz
bide okerra baden, erantzun baten zain

Atzera egin, aurrera joateko
aurrera egin, etxera itzultzeko
lasai lagun herri bat zain duzu
aurre egin, ihes egiteko
ihes egin, libre izateko
lege danak erreko ditugu!

Bidasoaren beste aldean
aurkitu egingo gara
Larrungo trenbidean

Ilargiaren begietan
biak bat izango gara
Larrungo trenbidean

Haiz, barne su haiz
baina batzutan ere, itzali egiten haiz
maiz, galdetu haiz
noiz ikusiko garen, geltokian zu zain

Atzera egin, aurrera joateko
aurrera egin, etxera itzultzeko
lasai lagun herri bat zain duzu
aurre egin, ihes egiteko
ihes egin, libre izateko
lege danak erreko ditugu!

Bidasoaren beste aldean
aurkitu egingo gara
Larrungo trenbidean

Ilargiaren begietan
biak bat izango gara
Larrungo trenbidean

Bidasoaren beste aldean
aurkitu egingo gara
Larrungo trenbidean

Ilargiaren begietan
biak bat izango gara
Larrungo trenbidean