2019.05.15
Basaki

Basaki

  • 1996
  • Leioa (Bizkaia)
  • Metala

Atzera

Espiraletik

Atzera

Geroa joan zitzaigun ihesi

Atzera

Lehen distira (zuzenean)

Argonautak

Funtzioa amaitu da,
eta argiak itzali dira.
Pailazoa triste,
Irri lurrunduen oroimen itoz
Beste egun bat hil da, milaka hitz itota… berriz
Ta orduak lauhazka, asmoak birrinduaz

Bakoitzak bere eran egiten dugu hemen hegan, berton
Amorrua dut hauspo, pasioa hegaldatzeko zio
Beldurra ere galduta zama gabe abiatzeko

SURIK GABEKO KEAK EZ DIT INOLA ERE GOGOA BEROTUKO
ANTZERKIRIK EZ, ZAUNKA EGINGO DUT SOILIK ERRUKIRIK GABE HAGINKA EGITEKO

Hegaz noa, paralisia eraitsita, garaituta
Hegaz noa, neuregana

Bakoitzak bere eran egiten du hegan
Bakoitza bere eran, hegan

SURIK GABEKO KEAK EZ DIT INOLA ERE GOGOA BEROTUKO
ANTZERKIRIK EZ, ZAUNKA EGINGO DUT SOILIK ERRUKIRIK GABE HAGINKA EGITEKO

Adiorik ez