2019.05.15
Basaki

Basaki

  • 1996
  • Leioa (Bizkaia)
  • Metala

Atzera

Espiraletik

Atzera

Geroa joan zitzaigun ihesi

Atzera

Lehen distira (zuzenean)

Bitartean

Mundua galdu dugu,
ez gaitezen galdu gu.
Itsaso izan gintezke
tanta bakarrean.
Ta dena bitartean,
sutan urrutian

Balizkoari begira,
usteldu da oraina.
Ahaleraren kate estuak
mendean du ahalmena.
Erlojuari begira
geunden bitartean
joan zaigu geroa

DENA DATOR, DENA DOA ABAILA BIZIAN, OHARKABEAN,
BAINA NORANTZA? ZERK GIDATUTA?
LANBRO ITXI HAU UXATZEAN, ESAN GURE ALDE ZER GERATUKO DA?
KANTU ZAHAR HURA TA ZURE IRRIA

Eskuak bete bitartean,
hustu dugu bihotza.
Abiada bizian,
bizi gabe ari gara.
Biharra ametsez jantziz
biluztu dugu oraina.

Mendeen mende, orratzei so, segundoak doaz ihes.

DENA DATOR, DENA DOA ABAILA BIZIAN, OHARKABEAN,
BAINA NORANTZA? ZERK GIDATUTA?
LANBRO ITXI HAU UXATZEAN, GURE ALDE ZER GERATUKO DA?
KANTU ZAHAR HURA TA ZURE IRRIA

Eutsi nire alboan,
ez zaitzatela eraman.
Esan gezurra atzera,
salbatuko garela esan.

DENA DATOR, DENA DOA ABAILA BIZIAN, OHARKABEAN,
BAINA NORANTZA? ZERK GIDATUTA?
LANBRO ITXI HAU UXATZEAN, GURE ALDE ZER GERATUKO DA?
KANTU ZAHAR HURA TA ZURE IRRIA

Tik-tak, tik-tak… Esan gezurra atzera
Tik-tak, tik-tak… Salbatuko garela