2019.05.15
Basaki

Basaki

Atzera

Espiraletik

Atzera

Geroa joan zitzaigun ihesi

Atzera

Lehen distira (zuzenean)

Gure ezkutalekua

Bat gara!

Atzetik datoz, gu banandu nahian,
Ordenaren zaindariak.
Erloju orratzak ez dira gelditzen,
gure aurka doaz.
“Askatasuna da esklabotza”, diosku paretak.
Zugan da nire askatasuna,
zurea nigan den bezala.

Zelatan daude, kontrolpean gauzka
Anaia Nagusiak.
Izarren argitan salbu da gure ezkutalekua.
Dena ikusten duten begi horiek
aurkituko dute
eskuak baturik eraiki genuen
mundu sekretua?

ERNEKO DA LUR IDORREAN EREIN GENUEN HAZIA,
HELDUKO DA GOIZA ETA BATERA ESNATUKO GARA.
BAT GARA GAU LUZE HONETAN,
BAT GARA EZKUTUAN.

Ez oihukatu ozen nire izena,
gorde egizu guretzat.
Amodioa da Erresistentzia
desertu idor honetan.
Irten gaitezen lubaki honetatik,
libre izango gara.
Luza dezagun betiko gaua.

ERNEKO DA...