Iruñeko Baratxuri Records zigilu enigmatikoak kaleratu izan dituen taldeetako bat da Basque Gelato, Estralurtarrak, Hiruki Gaztea eta Bigarren taldea proiektuetan ere aritutako MC Buztana (sintetizadoreak eta bateria) eta Urtzi (samplerra) taldekideek osatutakoa. Bikoak dio technopop musika jorratzen duela, baina saiakera esperimentalak eta trip-hoparen zantzuak ere ageri dira 2024an kaleratutako diskoan.