Badoa,
badator ta harekin noa
Azturan ahaztua
kutxa barruko katua
Mezu bakar bat
Hustuko ahal dit barrua?
Beste behin urrutiko haizeak hoztua
Hemen da negua
Non dago hitz eman zenidan hori?
Ez denetik haize berri bat sor
Ez hemendik, bada neurri bat hor
Badoa,
badator eta harekin noa
Txanpon bat airera
nire alde erregea
Una zakar bat
ez dut gehiago behar
Badakit, badago zerbait etortzear
Erraietan zehar
Gaur kuartel hau gurea dun eta,
hemen faltan haizela
Zer habil zain atera hadi
kalera orain
Non dago hitz eman zenidan hori?
Ez dizut gehiago sinisten
Bideak erakutsiko ote dit
zergatik abiatu nintzen?
Ez denetik haize berri bat sor
Ez hemendik, bada neurri bat hor
Ez denetik badena badator
Erdia bil eta erdia zor
Bil eta erdia zor