Unai Azkaratek eta Gaizka Azkaratek osatzen dute Behi Bi Blues. Lehenengoa Bergarakoa da, Factory 77 eta Fly Shit punk-rock eta hardcore taldeetako kidea izan zen, eta ondoren soinu akustikoetara jo zuen Mahaster River taldean. Bakarkako emanaldietan Azkaiter Pelox izena hartzen du. Soraluzen jaiotakoa da Gaizka Azkarate, eta bien artean blues akustikoa jorratu dute orain arte argitaratutako disko bakarrean.