Abeslari eta aktore profesionalek osatutako ahots talde bat da Belardi. Sohütako Maialen Estekahandi eta Domintxaine-Berroetako Frantxua Cousteau zuberoarrek eta Txomin Hegi lapurtarrak osatzen dute, Karlos Jimenez pianista gipuzkoarrak lagunduta. Herri kanta lantzen dute, bereziki Zuberoako errepertorioa. 2003an lehen diskoa kaleratu zuten Elkar diskoetxearekin, taldearen izen berekoa.