2021.04.08
Belarmiñak

Belarmiñak

  • 2013
  • Tolosa (Gipuzkoa)
  • Popa, Rocka

Arteriak luzatu nahi dizkigute

Bizilekua eraiki digute, 
arteriak luzatu nahi dizkigute, 
ongizate aldera 
ondasunak esleituko dizkigute. 

Seguru gaude, babesturik, 
ederki bizi, biziko gara ederki. 

Eskaintzarik osoena, 
hoberena herritarrentzat, 
ondare ederra utziko diete 
hurrengo belaunaldiei. 

Seguru gaude, babesturik, 
Ederki bizi, biziko gara ederki. 

Mugarria izango da, 
denon hiria, pagotxa, 
mugaz gaindiko bideak 
garbiak baitira, garbiak. 
Aldatu eta egokitu behar baigara, 
interesa erosiz.